HAUSNARKETAK

AZKEN HAUSNARKETA OROKORRA
Hemen egingo dudan hausnarketa amaitzear dagoen ikasgaiari,ikasitakoari eta nere iritziari buruzkoa izango da.
Beti ere ordenagailuen mundua dezente gustatu zait, Diseinu Grafikoa eta Programazio moduluak egin nituen bere garaian eta beti ere azken teknologien berri izaten badut ere IKT-ak Haur Hezkuntzan berriak izan deira neretzat orain arte ez dudalako hezkuntza lan egiten.
Egia esan IKT-ak pixkanaka sartzen ari direla ikusita, konturatzen naiz jende askorentzat programa, gailu eta tresna berri hauek bere lanaren egunekotasunean sartzea lan zaila dela ere ikusi dut, baina egia da ezin diogula horrelako fenomeno bati begiak itxi, eta honi batu behar garela uste dut, eta pixkanaka konturatuko gara gure lanean oso interesgarriak diren herramintak aurkitu ditzakegula, bloggal, partekatze programak, sare sozialak, aurkezpen herramintak....
Baina haurrekin lanean dabilen jendeari guzti hau lan zaila iruditzen baldin bazaie ere, konturatu behar gara gaur egungo haurrak haur digitalak direla, eta teknologi berri guzti hauek beraikin dakarzkitela, eta guretzako arrotzak edo berriak diren gauzak gaurko haurrek normaltasun eta egunerokotasunean bizi dituztela, beraz, tresna hauek aprobetxatu behar ditugu. Haur hezkuntzaren lehen ureteetan egia da ez dela erraza herraminta hauek erabiltzea, eta ez du zergatik beharrezkoa izan behar, baina haurrei teknologi berriak bertan daudela erakutsi behar diegu, eta era batean ere, guk hauek era kontrolatu eta egokian erabiltzen lagundu behar diegu. Horretarako gaude gu, tresna hauek erabili eta erabiltzen erakusteko, etxean bai erabiltzen dituztela, baina bertan orokorrean era ludikoan, eta guk ludikotasun hori didaktiko bihurtu dezakegu.
Beraz bai, Teknologia berrien aldekoa naiz, gustatzen zaizkit, erabili behar dira baina ez dezagun orainartekoa baztertu, era eta ez daitezela ezinbesteko bihurtu.

Beraz ikasgaian programa berri, lan berriak eta horrelakoak ikusteaz aparte, gehien baloratu dudana haur hezkuntza eta teknologi berrien arteako elkarlanari buruzko egin dudan hausnarketa izan da, inoiz ere atentzioa jarri ez nion gai bati zukua ateratzea alegia.

Beno hor doa ba ikasgaiaren amaiera baita nere hausnarketarena ere!

4. SAIOA
Saio hau azkena eta dinamikoena izan dela esan dezaket, hemen talde lanen azalpen eta aurkezpenak ikusi genituen, eta talde asko izanda ere interesgarria izan da oso, alde batetik besteek ikuspuntuak entzuteko, eta bestalde, egindako aurkezpen motak ikusteko ere. Konturatu naiz dnek lan haundia egin dugula eta hezkuntzatik kanpo lan egiten dugunontzat batezere azken proiektu honek IKT-ak gertutik ezagutzeko aukera eman digu.Eskola ezberdinen proiektuak ikusi ditugu, batzuk oso integratua eta aspalditik IKTak erabiltzen zituztenak eta beste batzuk pixkanaka proektu berrian sartzen ari direnak, baina egia esan, ikusi dugu ez direla atzean geratzen eta kostata bada ere pixkanaka ari direla teknologi berriak beraien egunerokotasunean sartzen.
Azpimarratu nahiko nuke neri behintzat, eta uste dut beste batzuri ere atentzioa asko deitu zidan Prezi programa ezagutu nuela. Ikusi dugu aurkezpenak egiteko primerakoa dela, oso herraminta potentea eta ikusgarria, eta gauza hauetarko behintza Power Pointa pixkat atzean utzi duela. Saltzeatzen hasi naiz eta esan, ikasle izateagaitik Prezi programa erabiltzea dohakoa ateratzen dela, beraz animatu eta egin ikasle izatearen lintzeriaren jabe, eta orain hor nabil programa erabiltzeko proiektu edo aurkezpen baten zai, agian azken bidaiko argazkiak edo.... aukerak hain dira haundiak!


IPUIN DIGITALA
Dagoeneko egin dugu Ipuin Digitala, udazkenari buruzkoa da, oso sinplea, haurrak urtaro honekin kontaktuan jar daitezen pentsatua dago, eta hitzik gabekoa egin dugu, oso haur txikientzako denez guk irakurriko dugu martxan doan einean. Egiteko Movie Maker erabili dugu, ondoren formatua aldatu diogu .avi-ra gutxio pisatu dezan eta azkenik blogean jartzeko nik Vimeo erabili dut.


3. SAIOA

Hirugarren saio hau bikoitza izan da, eta luze xamarra egin bada ere, egia esan gauza dezente argitu ditugu bertan.
Blogaren egituratzeaz egon gara hizketan eta bertan ausnaketan eta linkak beste orri batean jartzearen komenigarritasunak ikusi ditugu, horrek blogean nabigatzen lagunduko gaituelako. Eta ondoren azken lanari buruzko argibideak jaso ditugu, nahiko galduta negoen ni behintzat egin beharrean eta azken lan hau nola egin behar den jakiteko balio digu gaurko klaseak.
Azkenik google docs ikuten ibili gara, eta guk dagoeneko talde lanak egiteko erabili dugu, eta egia esan erraza eta baliagarria dela deritzot.
Beraz, ipuin digitalean pentsazten hasi beharko dugu azken lana gauzatu ahal izateko!!

2. SAIOA

Saio honetan gure blogetan geroz eta gehiago saltseatzen ibili gara, eta pixkanaka blog hauek hobetzeko erabili daitezken programa berriak ikusten ari gara, Scribd eta Spicynodes bezalakoak. Lehen programa honekin documentu ezberdinak igotzeko balio du, oso era errazean ikusteko aukera ematen du, baita hauek deskargatzeko ere, eta programatxo honekin irakurri dugun Nuevas Tecnologias en Educcación Infantil liburuaren laburpentxoa igo dugu 3.lan moduan. Spicynodes programa erabilita ere irakurritako liburuaren mapa kontzeptuala egin dugu 2.lan moduan, oso mapa kontzeptual dinamikoak egin daitezke eta aurkezpena egiteko primerakoak geratzen dira.
Nuevas Tecnologias en Educcación Infantil liburua irakurri ondoren teknologi berriak gure eguneroko heziketa programetan daukaten indarraz, garrantziaz eta aurrerapenez hitzegiten digu, eta batezere nola erabili behar diren, bai haurren beharrak eta gaitasuna aztertuta, baina baita nola lagundu gaitzaketen hauek egoki erabilita haurren hainbat gaitasun lortzen ere,beti ere hezitzaileak teknoligi hauen aurrean izan behar duen jarrera aztertuz, eta nola beti ere hauenganako interesa eta egunerokotasuna jakin beharra dagoen.


1. SAIOA

Lehen saio honetan gaiari buruzko lehen ideiak izan ditugu, lehenik eta behin IKT-ek Haur Hezkuntzan izan dezaketen garrantziaz jabetzen hasi gara, edo ni behintzat, eta pixka bat lan horretan hausnartzen hasi gara.
Lan bezela gure Blogga eraikitzen hasi gara Blogger programa erabiliz, gehienontzat gauza berria, baina beno, nahiko programa intuitiboa dela esan daiteke, eta egia esan komunikaziorako oso tresna interesgarria da, bai hausnarketak, iritziak edo eguneroko moduan jokatzeko, eta hausnarketekin hasita eta IKT-ak ezagutzeko lehen lana Eskola 2.0-ri buruzko infomazioa biltzea izan da, eta blogean zintzilikatu dugu honi buruzko lehen lantxoa.