2011-10-13

Pelutxe Proiektua 2 You tube

2011-10-10

Pelutxe Proiektua 1


Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.

Pelutxe Proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.

Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm

Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/

Gipuzkoako hainbat ikastetxeetan Pelutxe proiektuan parte hartzen ari dira bost uteko ikasleak. Hemen adibide batzuk topa ditzakegu:

Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan ezkero, formulario bat bete behar da.

Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko“



Bilboko gazteen blog lehiaketa

Interneten saltzeatzen eta Blogei buruz zeoze ikasi nahian, hauxe aurkitu dut, Bilbon gazteentzako egingo den Blogen lehiaketa bat, zihur hemendik gertu ere horrelakoak egongo direla, begiradatxo bat eman eta euskaraz eta gazteek blogak nola erabiltzen dituzten ikusteko aukera bat da, beraz hortxe helbidea kuxkuxeatu nahi baduzue!

http://www.nontzeberri.com/bilblogari/2011/Bilblogari1.aspx